eka 26, 12:08 Nafarroa
EntzutekoakEuskarazko komunikabideen arteko lankidetza proiektua da Sarebide. Adimen artifiziala, sareko edukietara sarbidea, musika-plataforma partekatua eta ikus-entzunezko edukiak zabaltzeko kanalak eta formatuak zabaltzeko tresnak garatuko dituzte
Bost komunikabidek, BERRIAk, Hamaika Telebistak, Euskal Irratiek, Kanaldudek eta Euskalerria Irratiak, eta Elhuyar Fundazioak parte hartuko dute Sarebiden. Hedabideon gaitasun teknologikoak hobetu nahi dituzte, ikus-entzunezkoak partekatzeko sistema eta plataforma digital berri baten bitartez. Hiru urtez garatuko dute proiektua.