13. aldiz, Jaso Ikastolako DBHko ikasleak taula gainera igoko dira urteroko musikala antzeztera. Hilabeteak daramatzate dena prestatzen: gidoia, musika, koreografia, atrezzoa, entseguak… Ostiral honetan lan handi horren fruituak ikusiko ditugu Barañaingo Auditorioan. Itzalpean du izena aurtengo ikuskizunak. Fake news edo berri faltsuen inguruan hitz egingo dute. Sare sozialetan azkar hedatzen ari den arrisku hori gazteengandik gertu dago eta arrisku handiak ditu.
Itzalpean Jaso Ikastolako musikala ostiralean taularatuko da Barañaingo Auditorioan. Goizean eskoletako ikasleentzat emanaldia izango da eta arratsaldeko zazpietatik aurrera gainerakoentzat Sarrerak 15 eurotan salgai Barañaingo Auditorioko webgunean.
Irrintzi Plaza saioan Imanol Janices zuzendaria eta Eider Diez eta Irati Estaun antzezleak gonbidatu ditugu xehetasun guztiak jasotzeko.