Kantu eta Hitza musika zikloaren barruan Xendra taldearen txanda izango da gaur, ekainak 19, O plazan. Uharteko 6 lagunek osatzen dute taldea; Leire Diges Izco (ahotsa eta gitarra), Iratxo Gorostiza Etxeberria (gitarra eta ahotsa), Leire Gorostiza Etxeberria (biolina), Iker Andueza Gil (baxua), Laida Beltzunegi Landa (teklatua) eta Ion Galbete Labiano (bateria eta koroak).
Herri musikatik jasotako pop, rock eta folk estiloak uztartzen dituzte talde bezala aurkezten dira eta honen erakusle dira Bihia diska osatzen duten 8 abestiak. Haien estiloaren, letren eta gaurko kontzertuaren inguruan hitz egitera Irrintzi Plazara hurbildu zaizkigu Xendra taldeko Leire Diges Izco eta Iratxo Gorostiza Etxeberria. Elkarrizketa amaieran Belar txarrak abestia zuzenean jo dute.