Puzzlea osatzeaz ari zarete. Zeintzuk dira puzzle horren piezak?
Konponbidearen puzzleaz ari gara. Orain arte lortu dugu puzzle horren piezak kokatzea, baina egia da gatazka honek utzitako ondorioen konponbiderako pieza dexente falta direla. Konponbideaz ari garenean, ari gara gatazkaren ondorioen konponbideaz ari gara. Zentzu horretan preso, iheslariek eta deportatuek duten etxera itzultzeko eskubideaz ari gara, egia jakiteko eta aitortuak izateko beharraz ere ari gara.
Preso segitzen dutenak zein egoeratan daude?
133 dira motibazio politikoko euskal presoak; erdiak hirugarren graduaren bitartez kalea zapaltzen ari dira baina 57 bigarren graduan daude eta ez dute aukerarik kalera ateratzeko. Espetxe eta bergizarteratze baldintzak betetzen dituztenen artean zigorraren azken urteak erregimen irekian betetzeko eskubidea ematen duela preso guztiei. Oztopo da baina salbuespen politika euskal presoen kasuan. Horregatik ez dira kalea zapaltzen ari. Euskal presoen %100 betetzen ditu baldintzak kalea zapaltzen egoteko.
Lesakan hasi eta Iruñean amaituko da puzzlea osatzeko ekimena.
Gatazkaren ondorioen konponbidea aldarrikatu eta zehazki salbuespen neurrien ondorioz etxerako bidea egin ezin duten presoen egoera ikusarazi nahi dugu. Horretarako, preso bakoitzaren herrian 15 minutuko ekitaldia eginen dugu, furgoneta bat ibiliko da herriz*herri 544 kilometroko bira bat osatuz 57 presoen egoera azalaraziz 28 herritan.