Xabi Ertze: "Fiskaltzaren galderak bideraturik ikusten ditugu talde kriminalaren akusazioan sakontzera"

Maialen Huarte Arano 2025ko mai. 21a, 09:58

Hirugarren saioa du Aroztegiko auziak gaur Nafarroako Justizia Epaitegian. Foruzainek deklaratuko dute eta defentsako abokatuak eskatutako zenbait lekukok ere emanen dute euren testigantza. 

Atzoko saioa nola ikusi zenuten?

Guardia Zibilak egindako deklarazioak atzo asteleheneko esanak hautsi egiten ditu. Fiskaltzaren galderak bideraturik ikusten ditugu talde kriminalaren akusazioan sakontzera. 

Gaurkoari begira zer espero daiteke?

Foruzainek hartuko dute testigantza lehenbizi eta gero defentsaren lekukoak hasiko dira: Joseba Otondo Baztango alkate ohia eta Ernesto Prat Lekarozko alkate izandakoa. 

Zer espero daiteke?

Ikuskete dago. Gaurko saioa eginda eginen ditugu balorazioak. Pentsa daiteke atzo Guardi Zaibilak emandako testigantzen bidetik joko dutela. 

Elkartasuna adierazten segitzen duzue kanpoaldean?

Elkarretaratzea izanen da lehenbizi eta sindikatuen babesa jasoko dute gaur: ELA, LAB, EHNE, ELB eta Steilasena. 

Xabi Ertze Aroztegiko Elkartasun Komiteko kidea da. Harekin egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!
OSZAR »